FUTBOL ENTRENATZAILEEN IV. BILTZARRA

EKAINAK 13 - 14 / EUROPA JAUREGIA

Biltzarra

Arabako Futbol Federakundeak eta Espainiako Futbol Federazioak, Entrenatzaileen IV. Kongresua antolatu dute, ekainaren 13an eta 14an, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Ekitaldiak Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren, El Correoren eta Radio Vitoriaren babesa du, eta Grupo Eleyco eta Jardines de Uleta Hotelaren laguntza ere.

Aurreko edizioetan bezala, hiriko ekitaldia da, futboleko entrenatzaileei zuzendua, baina gainerako herritarrei ere irekia.

Futbola balioak helarazteko tresna da, kidego teknikoak edo idazkaritza teknikoak kudeatzen dituzten pertsonak, agian ezezagunenak dira eta itzalean lan sakona egiten dute.

Edizio honetarako maila goreneko lau protagonista izango ditugu, eta futbolaren ikuspegi ezberdinak eskainiko dizkigute.

Biltzarra ekainaren 13an, ostirala, hasiko da, 16:00etan, ekitaldia babesten duten Arabako erakundeei ongietorria eginez.

Biltzarra ekainaren 14an, larunbata, amaituko da, 14:00etan.